Galiziako aberri eguna uztailaren 25ean, 'Dia da Patria Galega'
Datorren igandean, hilak 25, 'Dia da Patria Galega' edo Galizako aberri eguna izango da. Galizak, Euskal Herriak, Herrialdea Katalanek eta espainiar estatuak zapaltzen dituen beste nazioek bezala burujabetza exijitzen du herri gisa biziraun eta garatzeko eta langile eta herri sektoreen beharrei erantzuteko bide bakar bezala.
Espainiar asimilazio politikari aurre egin eta askapen prozesuan aurrera egiteko indar metaketaren bideari ere ekin diote galiziar ezkertiar eta independentistek. Horren ondorio da Santiagon igandean Dia da Patria Galegan egingo duten mobilizazio bateratua: "Kapitalari aurre egiteko, hemen eta orain, burujabetza nazionala" lelodun nazio manifestazioa.
Askapenak elkartasun internazionalistarik gorriena adierazi nahi dio Galizari eta, bereziki, galiziar langile eta herri sektoreei.
Ezker abertzalearen delegazio batek parte hartuko du mobilizaio honetan 'causa Galiza', autodeterminazioaren aldeko indarrak batzea helburu duen erakundeak gonbidatua. Mahainguru baten ere izango da delegazio katalan eta galizarrekin batera. Horretaz gain Galizako eragile politikoekin bilduko da delegazioa hau 'Zutik Euskal Herria' aurkezteko asmoz.
La Izquierda Abertzale estará presente en Día da Patria de Galiza (ezkerabertzalea.info)
'Causa Galiza Dia da Patria' bideoa hemen ikusgai
Gora Galiza askatuta!
HERRIOK INDEPENDENTZIA!