"Garzón, Argentinatik kanpora!"

Irudi hauek ohikoak izan dira azken hilabeteetan Argentinan. Pasa den irailaren 16az geroztik Baltasar Garzón epaile espainolari 4 eskratxe egin dizkiote Argentinako Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek ondorengo loturetan ikus dezakegun bezala.

Irailak 16, Buenos Aires. Filosofia eta Letren fakultatean (UBA) hitzaldi bat ematekoa zen baina azkenean hegazkin arazoak zirela argudiatuta ez zen bertaratu.

Irailak 20, Buenos Aires. Radio Nacionalen elkarrizketa egitekoak zirenean.

Urriak 20, Mar de Plata

Azaroak 30, Buenos Aires. “Genocidio, negacionismo e impunidad” izeneko konferentzia ematekoa zenean

Epaileari mozorroa kentzeko lanean tinko jarraituko dutela argi adierazi dute behin eta berriz Argentinako EHLko kideek eta hala egin zuten aurreko abenduaren 4ean. Garzón epaileari “Premio a la Libertad de Expresión” ematekoak ziren antzokian sartu eta epaile espainolak buruturiko kazetarien atxiloketa eta egunkarien itxiera azaltzen zuten eskuorriak banatu zituzten. Albistean gehiago sakontzeko hemen