Gaur anti-OTAN jaialdia Kortxoenean Gaztetxean
Askapenatik atzoko ideia eta egitasmoak gure egin nahi ditugu, herriok ez dugulako ahazten. Eta orain 28 urte euskal herriak eginiko hautua, hartutako hitza lantzen eta borrokatzen jarraitu nahi dugu biharko egunez martxoaren 12a OTAN zein inperialismoaren kontrako borrokan erreferente bilaka dadin.
Horretarako borroka eta garai hurak gogoratzetik ekin nahi izan dugu ikasturte honetan eta OTAN zein inperialismoaren aurkako mugimendua gurera ekarri, gaur gaurkoz Euskal Herriaren hitzak zapaldua izaten jarraitzen duela ulertzeko.
Dinamika honen baitan Donostiako Askapenako kideok datorren martxoaren 21erako anti-OTAN jaialdia antolatu dugu Groseko Kortxoenean Gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan ekingo diogu egitarauari eta asteko, denboran atzera begira jarriko gara. IƱaki Gil de San Vicente eta Mikel Aramandiren laguntzaz OTANen benetako arrazoi eta funtsak lantzeaz bat 1986ko erreferendumaren giroa eta Euskal Herrian eta bereziki Donostian aipatu erakundearen aurkako mugimendu nahiz ekimenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko aukera izango dugu.
Hitzaldia amaituta Bad Sound System, Pingabwoys eta R-Systemtzia taldeen errimora dantza egiteko aukera izango dugu!
Animatu eta etorri gurekin inperialismoaren aurkako egun honetara!
Martxoaren 21ean zatoz Kortxoeneara!
Atzo eta gaur, OTANi ez!
Euskal Herriari BAI!