Gaur eman zaio hasiera Herrien eskubide kolektiboen karparen programazioari

Gaurko egunean, eta LAB sindikatuaren parte hartzearekin eman zaio hasiera Herrien eskubide kolektiboen karparen programazioari.

 

Karpak Ciemen (Herrialde katalanak) eta Fundacion Galiza Sempre (Galiza) herrialdetako fundazioen bultzadarekin eta antolatzaileen artean Herriak aske (Euskal Herria) biltzen dituelarik, herrien eskubide kolektiboen aldeko, autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarriaz abiatu du bere programazioa. Hitza Kyrubaran ( tamil center for human Rights ), Carles Riera (Ciemen), Faruk Doruk (Kurdistan) eta Xose Manuel Beigasek (Fundacion Galiza Sempre) hartu dute besteak beste irekiera ekitaldia.

argazki galeria

herrien eskubide kolektiboen espazioaren webgunea

karparen programa

Hiru egun hauetan zehar, Kurdistan, Tamil Eelam, Palestina, Sahara edo 40 mugimendu indigena ezberdinetako ordezkariek, herrien eskubide kolektiboen inguruko eztabaidak egiteko izango duten aukeraren balioa aldarrikatu dute. Helburua, alterglobalizazio mugimenduaren bihotzean herri subirautzan oinarri hartuko duen ordenu internazional berri baterantz eman beharreko urratsak adostea dela adierazi dut. Lehen urratsa, karpa bera dela adieraziz. Aurtengo FSMaren edizioan lehen aldiz autodeterminazio eskubidea hamar lerro temiatikoen artean barnebildu da eta karpak errealitate horri aurpegia eta ahotsa jartzea duela helburu ere adierazi dute.

 

Euskal herritik LAB sindikatuak klase sindikalgintzak herrien eskubideen aldarrrian egiten duen ekarpena aldarrikatu du

 

Gaurkoan Lab sindikatuko Igor Urrutikoetxeak egingo ditu euskal herriaren ordezkaritza lanak. Krisi finantzieroaren testuinguruan, klase kontzientzian oinarri hartzen duen borroka sozialaren beharrezkotasunaren aldekoa izan da bere diskurtsoaren oinarria. Bai FSM (federacion sindical mundial) zein estaturik gabeko herrien konfederazio sindikaletik, LABek egiten duen lanaren azlapena egiteaz gain, ukaturiko herrien errealitatetik abiatzeak globalizazio neoliberalaren aurrean, marraztu nahi den marrazkian sindikalgintzak eta konkretuki LABek egiten duen ekarpena aldarrikatu du.

 

Harekin batera mahaian, Kortsika, Kurdistan, Galiza edo Herrialde katalanetako ordezkariak zeuden bildurik eta karparen programazioari hasiera eman dion hitzaldietariko bat.