Gaur Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herriko plazerata atera dugu
Gaur #Nakba eguna da, “hondamendiaren eguna” arabiarrez hain zuzen ere. 66 urte pasa dira dagoeneko herri palestinarraren zati handi batek bere etxeetatik kanporatua izan zela. Geroztik okupazio militarra eta jazarpena etengabea da eta horrelako albisteak iristen zaizkigu etengabea.
Euskal Herria-Palestina saretik herri palestinarraren borrokatzeko gaitasuna azpimarratu nahi dugu, belaunaldiz belaunaldi irakatsita, etorkizunaren bermerik onena dena, ezer oparituko ez dietelako eta lapurtzen eta gutxiagotzen jarraitzen saiatuko direla jakinda. Baina baita, Palestinarekiko nazioarteko elkartasuna ere. Zehazki Israelgo Estatuaren aurkako boikot, desinbertsio eta zigorren kanpaina (BDS: www.bdsmovement.net/call).
Nakba-ren nazioarteko egunean beharrezkoa da guztiok lan egitea eta horregatik atera gara kalera, Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herriko plazeratara atera dugu. Baina honekin ez da aski, bakoitzak bere esparruan, proiektu sionistari zilegitasuna kentzeko eta herri palestinarrarentzako irtenbide-eskenatoki baten alde lanean jarraitu behar dugu. Sionismorik gabeko Euskal Herria lortzea herri palestinarraren askapen prozesuarekiko gure kontribuzio partikularra izango baita.
Gora Palestina askatuta!
* Euskal Herria-Palestina sarearen iritzi artikulua Berrian (Euskaraz): "Palestina: Nakba oroimenean"
* Euskal Herria-Palestina sarearen iritzi artikulua Garan (Gazteleraz): "Solidaridad con Palestina a 66 años de la Nakba"