Gazako sarraskia gelditzeko Israeli boikot egiteko exijitu dute Bilbon eta Gasteizen

Palestinar herriaren aldeko plataformak deituta gaur, arratsaldeko 19:30etan 200 lagun baino gehiago bildu gara Gasteizko Posta plazan "Gazako sarraskia gelditzeko Israeli Boikot" lemapean.

Bertan Palestina Askatu eta Boikotaren aldeko ohiuak entzun dira, Gasteizko plataformak deituriko elkarretaratzean.

Bibon, berriz, Palestinarekiko Elkartasun Taldeek performance eta elkarretaratzea egin dute Gaza-ko biztanleak pairatzen ari diren egoera salatzeko.

Ekintza hauen bidez Israel-eko estatuak gauzatzen ari den
sarraskia eta Europar Batasuna eta Nazioarteko Komunitatearen isiltasuna
eta gaizkidetasuna salatu nahi izan da.
 
Ekintzak Gran Vía 33 zenbakiaren (Europar Batasunaren egoitza) aurrean
dagoen espaloian izan da. Pertsona batzuk lurrean bota dira gorriz
zikindutako izarekin beraien gorputza tapatuz, Israeleko ejerzitoak
Gazan asasinatu dituen 150 pertsona sinbolizatu nahian.
 
Israel genozida!
Palestina askatu!
 
 
 
 
Hoy grupos de solidaridad con Palestina han realizado una performance y
una concentración en Bilbao para denunciar la situación que están viviendo los
habitantes de la franja de Gaza por la masacre que está perpetrando el
estado de Israel, denunciando a la vez el silencio cómplice de la Unión
Europea y la comunidad internacional.
 
La acción ha tenido lugar en la acera de la Gran Vía a la altura de la
sede de la Unión Europea, en Gran vía número 33. Algunas personas se han
tirado en el suelo y se han tapado con sabanas manchadas de rojo sangre,
queriendo simbolizar con ello las 150 personas que el ejército Israeli a
asesinado en Gaza durante estos días.
 
Israel genozida!
Palestina askatu!
 
 
LAB-ek armada sionista israeldarra Gazan, Palestina okupatuko alde horretako populazio zibilaren aurka, burutzen ari den sarraski berria salatzen du.
 
Gaza gaur egun munduan dagoen espetxe handiena da, munduan dentsitate handiena duen lur zatia, non ia 2 milioi palestinar oso hestua den lur eremu baten bizi diren. Hori dela eta, Gazaren aurka burutzen den edozein bonbardaketak, halabeharrez zibilen heriotza dakar berarekin, haurrak barne, 2009an eta egunotan gertatzen ari den bezela.
 
Mendebaldeko komunikabide ofizialek diotenaren kontra, bonbardaketa indiskriminatu hauek ez dira Israelgo erantzun bat palestinar aldetik etor daitezkeen balizko erasoen aurka. Hori gezur hutsa da. Izan ere, erasoak Israel sionistak hasi zituen Hamas-eko buruzagi bat erailez.
 
120tik gorako zibilen heriotza eta 1000 inguru zauritu egotea azken erasoen ondorioz, Gazako populazioa egunero jasaten ari den bidegabekerien azken adibidea da. Israelek, mendebaldeko gobernuen laguntza eta konplizitatearekin, egunero burutzen dituen bidegabekeriak, alegia. Honela, gogoratu beharra dago Gazako populazioa 2006tik nazioarteko blokeo bidegabe eta ankerra jasaten ari dela. Euren balizko “delitua”? Urte horretan buruturiko hauteskundeetan Hamas-en alde masiboki botua eman izana; honek argi erakusten du Israelek eta mendebaldeko gobernu aliatuek duten “demokrazia”ren kontzeptua hutsaren hurrengoa dela.
 
Egoera bidegabe honen aurrean, LABek bere elkartasuna adierazten dio berriro ere Palestinako herriari eta armada sionistaren sarraski hau buka dadin exijitzen dugu. Honekin batera, zera exijitzen dugu:
 
- Gaza pairatzen ari den blokeo bidegabeari bukaera ematea.
- Krimen hauen erantzule sionistak, nazioarte mailan egindakoagatik epaituak izan daitezen.
- Palestinako Herria 1948tik jasaten ari den egoera dramatikoari irtenbide negoziatu eta bidezkoa eman diezaioten. Akordio negoziatu horrek ia 10.000 palestinar preso politikoen aske uztea eta errefuxiatuen itzultzeko aukera barne hartu beharko lituzke.
 
Egoeraren larritasuna dela-eta, LABetik Isrealgo Estatu sionistaren aurka nazioarte mailan dagoen “Boikot, Desinbertsio eta Zehapen”en kanpainari (BDZ) gure atxekimendua berresten digou, eta euskal langileria eta herritar sektoreak kanpaina honekin bat egitera deitzeaz batera, egunotan Euskal Herrian krimen honen aurka burutzen ari diren eta burutuko diren mobilizazioetan parte har dezaten dei egiten diegu.