Gaztelako herriarekin herri botereaz ikasten

Aste honetan herri boterearen eraikuntzako esperientzietatik, zehazki Gaztelako borroketatik ikasteko aukera izango dugu Euskal Herrian.

Hitzaldi gira honekin Izquierda Castellana, Gaztelako antolakude ezkertiar eta independentistaren irakurketa lehen eskutik eman nahi dugu ezagutzera eta bereziki azken garaietan Gaztelan sortzen eta hazten ari diren kontrabote espazioak landu. Bereziki garrantzikoa deritzogu urteetako apatia politikoa eta gero pizten ari diren sektore ezberdinetako borrokak (osasungintzan, hezkuntzan, auzo mailan #gamonal, mugimendu antifaxistak, borroka feministak...) ezagutzea. Izan ere borroka hauek Estatu Españolaren kontraesan politiko, ekonomiko eta instituzionalak areagotzen dituzte eta horregatik dira hain zuzen ere kolpatuak eta erreprimituak.

Pasa den urrian Europako transnazionalek, eta bereziki españolek Abya Yalan burutzen duten lapurreta salatu genuen. Abenduan Herrialde Katalanetako eta Sardiniako kideen laguntzaz beraien herrien askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokak ezagutu genituen. Orain, Gaztelako kideen laguntzaz “Europa Astinduz” urteko kanpainaren baitako kokatzen dugun hurrengo urratsa izango da hau, Herri Boterearen Eraikuntza!

Hitzaldi bira: