Gazteri libre baten alde #ResistGasteiz
Espainiar Estatu inperialistak ez du eteten bere errepresio estrategian, herrion aurkako zapalkuntza, militanteen aurkako epaiketa politikoetan edo eta gazte belaunaldien kriminalizazio, atxilotze, espetxeratzea sakontzen jarraitzen du. Epaiketa guzti hauek ordea, beraien porrot ta beldurraren seinale dira. Min eginten diogunaren adierazle. Horregatik, eraso bakoitzaren aurrean indarrak bidekartu beharrean gaude.
Herrigintza zigortu nahi badute, herrigintza gehiago, internazionalismoa kriminalizatu nahi badute, internazionalismo gehiago, eta gazteria errebelde eta iraultzailearen borrokarako konpromisoa eten nahi badute, konpromiso gehiagorekin erantzuteko garaia da.
Horregatik, Askapenatik, gure babes eta elkartasun guztiarekin batera bihar, #ResistGasteiz parte izateko konpromisoa gure egiten dugula adierazi nahi dugu, gazteri errebelde eta iraultzailearen sugarrarekin bat!
Gora herri borrokalarion sua!
Gora euskal gazteria errebelde eta iraultzailea!