![]() |
Gilberto Riveraren hitzaldia Bilbon
Gilberto Riverak (FMLNko El Salvadorko diputatua) eta Julio Mongek (Euskal Herritarra El Salvadorren) hitzaldi bat eman zuten joan den eguastenean Bilbon, irailaren 23an. Alde Zaharreko Errondabide Herriko Tabernan egin zen eta 40 pertsona etorri ziren.
Riverak, Pakito Arriaran hil zuteneko 25. urteurrenara ospatzera etorri da Euskal Herrira eta FMLN-ren hauteskundetako (2009ko martxoaren 15an) garaipenari buruz hitz egin zuen hitzaldian. El Salvadorren, jendeak erabaki zuen aldaketa politiko beharrezkoa zela eta oraintxe bertan momentu interesgarria bizitzen ari dira.
Datorren larunbatean, hilaren 26an, Arrasateko Monterron parkean, Pakito Arriaran hil zuteneko 25. urteurrenagatik ekitaldia egingo dugu Askapenak eta Arrasateko Salvadorren Lagunak.
Goazen denok Arrasatera!
argazki guztiak