Gora elkartasuna internazionalista!

Azken hilabeteotan, eredugarria izan da euskal herritarrok Gazako egoerari emandako erantzuna, berriz ere zorionak! Hala ere, zaharrak berri dira berriro ere gure herrian. Elkartasun internazionalista berriro ere, kriminalizatua eta jarraitua izan da. Horren erakusle dira Sakanan eta Basaurin izandako identifikazio eta atxiloketak.

Beste behin, agintari politikoek beren polizien eskura elkartasuna jazartu dute, ongi baitakite zeintzuk diren herritik herrira egiten den elkartasunak etorkizunean izan ditzazkeen ondorioak. Iraultza haziak dira etorriko den etorkizunerako.

Beraz, Askapenatik gertatutakoak salatu nahi ditugu, eta gure babesa eman atxilotu eta identifikatuei. Bestalde, Euskal Herritarrei elkartasun internazionalistaren borrokan jarraitzeko konpromezuan lanean jarraitzeko deialdia egiten dugu.

Hamaika herri borroka bakarra!

Gora Palestina askatuta!

Gora Euskal Herria internazionalista!