GORA!Herria ale berria labetik atera berri!
Kalean da dagoeneko GORA! Herria Askapenaren aldizkariaren ale berria! Oraingo honetan lehen orrira ekarri nahi izan dugu Filtroko gertaera, izan ere udara honeta, abuztuaren 24ean zehazki 20 urte beteko baitira hiru euskal errefuxiatu politikoren estradizioa ekitiditeko ahaleginetan Uruguayko herriak kaleak hartu eta bortizki jipoitua izan zen. Poliziaren errepresioak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituen.
Abuztuaren 24ko egun horretaz hitz egin dugu Manueltxo Goitia OƱatiarrarekin, bera Uruguaytik estraditatu zuten hiru euskal errefuxiatu politiko horietako bat izan zen. Filtro kanpoan jazotakoa ikusi ezin izan bazuten ere "Uruguayko herriaren babesa ospitale barrutik ere entzun eta sentitu" zutela azaldu digu.
OƱatitik Venezuela egingo dugu salto ondorengo elkarrizketan. Nazioarteko hedabideen bidez etengabe Venezuelari buruzko berriak iristen ari zaizkigun honetan, zuzenean jaso nahi izan dugu bertako errealitatea. Kristina Alzolarekin bildu gara horretarako Caracasen, borrokan ari diren herritarren ahotsa jaso nahi genuelako. 28 urteko emakumea da, oso gazte ama izandakoa, formazio politiko handikoa eta prozesu hau barrutik bizitu duena auzo txiroetako eraldaketa sozialean parte hartuz.
Azkenik, memoriaren txokoan Gautemalan (1954) eta Brasile (1964) jazotako Estatu Kolpeak ekarri nahi izan ditugu gogora eta bereziki azpimarratu, estrategia kolpista tokian tokiko klase menderatzaile inperialak erabiltzen duen beste edozein neurri edo tresna bezala, herri eta koiuntura bakoitzari dagokion baldintza objektibo eta subjektiboen arabera burutzen dela. Atzo bezala gaur, eta gaur bezala bihar.