Gradignako espetxera elkartasuna eraman zuten

Otsailaren 14ean, Senpereko Naia Lacroix Segiko kidea atxilotu zuen Polizia frantziarrak, espekulaziaren aurkako borroka eramateagatik, ta bigarren etxebizitza baten aurkako eraso saiakera bat leporaturik.

Estatu Frantsesak, Españolaren errepresio berbera darama, nahiz eta, azkeneko hilabeteetan Euskal Herrian aldaketa batzuk eman, hauek dira batez ere, ETAk bake prozesuaren aldeko eraman pauso ezberdinak.

Naia Lacroix Gradignaneko kartzelara eramana izan zen, beste preso politikoengandik isolatuz. Kartzelan sartu eta berehala bere isolameduaren aurka borrokatu zen, beste preso politikoekin jartzeko aldarrikapenarekin. Zuhaitz Errasti eta Arkaitz Agirregabiri-k, Gradignaneko beste bi presok Naiaren sustenguz borroka hasi zuten baita ere, ta hirurek mitard-ean 3 astez pagatu zuten haien borrokaldia.

Bordalen, gure babesa erakutsi nahi izan genien hirurei, eta manifestazio bat egin genuen apirilaren 28an Grandignanen, haiek mitard-ean zirela eta. Iparraldetik, autobus batzuk abiatu ziren eta bertan EHL-ko Bordeaux-eko partaide batzuk ere hor ziren. Euri etengabeak ez gintuen gelditu, ta han multzoka etorriak ziren txakurrek ere ez. Gure lagunei eskainiak zeuden kantika batzuk abesteaz gain, banderak astintzen genituen, bengala batzuen laguntzaz. Honekin, berriro ere euskaldunon eta kartzeletann dauden presoen aldeko elkartasuna erakutsi genien.

Naia eta Zuhaitzek geroztik gose greba bat hasi zuten, Naiaren isolamedua salatuz. Epailea mehatxatu zuten, aste baten buruan ez baldin bazen Naia beste euskal presoekin ematen, egarri greba hasiko zutela aste baten buruan. Beharrik, egarri greba hasi baino 2 egun lehenago, Naiak bere aldarrikapenari erantzun baikorra ukan zuen. Erantzun baikorra, beste preso batekin ezarria izango zela esan ziotelako. Baina horrek prezio bat omen du, azkenean Naia Chalons en Champagne kartzelara eraman dute. Han beste preso politiko batekin dago, baina familia, senide, ta herriaz 930km tan dago. Isolamendua kendu, baina urrundu.