Gugaitik bai, baina munduko herrien alde ere egin dezagun greba!!!

catalunya huelgaGaliza greve

Entrevista a Jordi de intersindical realizada en A Desalambrar, programa de radio internacionalista de Hala Bedi irratia, sobre la huelga en Catalunya:

Entrevista a carlos Morais sobre la huelga en Galiza:

Aurreko larunbatean gure batzar orokorrean esandakoa berresten dugu hemen:

Globalizazio neoliberalaren atzaparrak ezin agerikoago agertzen zaizkigu 'krisi' honetan: erabakigune inperialistek eta kapitalistak: Europar Batasunak, Nazioarteko Moneta Funtsak, Munduko Bankuak... herrien eta estatuen burujabetzaren gainetik pasa eta beren neurriak ari dira behartzen han eta hemen, gure herritik gertu Irlandan, Grezian, Portugalen, espaniar estatuan...

Erasoa globala da eta tokian tokian herri guztiok gogor erantzutea eskatzen du: gehien daukatenen kontrako neurri bakar bat ere ez da 'derrigortzen', bai ordea gutxien daukatenek oraindik estuago bizi daitezen hamaika eskubide murrizketa.

Grezian, Irlandan, estatu frantsesean, Londresen edo Portugalen greba borroka-tresnaren gaurkotasuna eta beharra erakutsi dute, ez gaitezela euskaldunok atzean geratu, egin dezagun greba, egin dezagun borroka, geldi dezagun Euskal Herria!

Greba gainera ez dugu soilik gure herriagatik egin behar, baizik eta munduko beste herri langileengatik ere, 'euskal abizeneko' kapitalak ez gaitu gu bakarrik esplotatzen, beste herri askotara ere zabaldu dituzte beren atzapar inperialistak, erakutsi diezaizkiegun hortzak! Euskal Herria kalera!!!

Bestalde LAB sindikatuak bidali dituen nazioarteko atxikimenduak publiko egin nahi ditugu hemen, gure herria ez dabil bakarrik greba honetan:

 MUNDUKO FEDERAZIO SINDIKALAK (MFS-FSM) ETA 29 NAZIOTAKO 60 SINDIKATU INGURUK URTARRILAREN 27-AN HEGO EUSKAL HERRIAN BURUTUKO DEN GREBA OROKORRARI BERAIEN SOSTENGUA ADIERAZTEN DIOTE

Hego Euskal Herrian urtarrilaren 27rako deituta dagoen Greba Orokorra izaten ari den sostengua zabala da. Horrela atxekimendu ugari egon dira, beraien artean:

Munduko Federazio Sindikala (MFS-FSM), beronen Europako Bulegoa, Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma eta Nazioertako SIndikatuen hainbat batasun: Metalgintzakoa, Eraikuntza eta egurrekoa, merkataritza eta elikadurakoa eta zerbitzu publikoetakoa.

Era berean, beraien atxekimendua adierazi dute, besteak beste, Greziako PAME sindikatuak, Italiako USB eta CUB, CIG eta CUT-ek galizatik, Intersindical Catalana, Intersindical Canaria-k edota Kortsikako STC-k.

Era berean, babes mezuak Venezuela, Txile, Argentina, India, Ertafrika, Moldavia, Indiatik, e.a. heldu dira.

Korreo honekin atxekituta babes mezua bidali duten Nazioarteko sindikatuen eta erakundeen zerrenda doakizue. Internet-eko lotura honetan ere ikus dezakezue:

http://greba.labsindikatua.org/index.php?option=com_content&view=article&id=114&Itemid=47

Zabal ezazue mezua egituretan eta animo!!

LAB-eko nazioarteko Idazkaritza

ATXEKIMENDUEN ZERRENDA

 

  • Mundu mailako erakunde sindikalak:

  • Federación Sindical Mundial (FSM)

  • Euroff (Oficina Regional Europea de la FSM)

  • Plataforma de Sindicatos de Naciones sin Estado (PSNSE)

  • Unión Internacional de Sindicatos (UIS) de Construcción y Madera

  • Unión Internacional de Sindicatos (UIS) de Comercio y Alimentación

  • Unión Internacional de Sindicatos (UIS) del Metal, Minería y Metalmecánica

  • Unión Internacional de Sindicatos (UIS) de Servicios Públicos de Europa

 

  • Europa:

 

  • Italia:

  • USB

  • CUB

  • Red de los Comunistas

  • Grezia: PAME

  • Txekia: OSMCS

  • Txipre: PEO

  • Portugal :

  • FESAHT

  • Frente Común de Sindicatos de la Administración Pública (FCSAP) (Portugal)

  • Moldavia: FNSAA

  • Serbia: CATUS

  • Galiza:

  • CIG

  • CUT

  • Paisos Catalans:

  • Intersindical Catalana – CSC

  • Coordinadora Obrera Sindical (COS)

  • Intersindical Alternativa de Catalunya (IAC)

  • Sindicato Unitario de Cataluña

  • Intersindical Valenciana (IV)

  • Estatu espainiarra:

  • Comisiones de Base (Cobas)

  • Coordinadora Sindical de Clase

  • Coordinadora Sindical de Madrid

  • Corriente Sindical de EMT – Metro Madrid

  • Iniciativa Comunista (IC)

  • Estatu Frantziarra:

  • Solidaires-SUD

  • Front Syndical de Classe (Frantziar Estatua)

  • Ufal (Frantzia)

- Aragoi:

- Intersindical de Aragón

- SOA

- ASSI

  • Andaluzia: CTA

  • Kanariak: Intersindical Canaria (IC)

  • Gaztela: Trabajadores Unidos (TU)

  • Bretainia: SLB

  • Kortsika: STC

  • Alemania:

  • Hannover-eko Euskal Herriarekiko Elkartasun Komitea

 

  • Amerika:

 

  • Brasil:

  • CTB

  • CGTB

  • Contmaff (Brasil)

  • Sindmar (Brasil)

  • Argentina:

  • Asociación de Trabajadores del Estado (ATE)

  • Convocatoria por la Liberación Nacional y Social (CLNS)

  • Txile:

  • CUT

  • Asocaición Chilena de Seguridad (ACS)

  • Venezuela: UNETE

  • Uruguay: Ascott

  • Honduras: Frente Unido de Trabajadores de Honduras – FUTH

  • Nikaragua: Confederación de Trabajadores por Cuenta Propia - Frente Nacional del Trabajo

 

- Asia:

 

  • India:

  • BEFI Bankako sindikatua

  • Construction Workers Federation of India - CWFI (India)

  • Pakistan:

  • APFUTU (Pakistan)

  • General Federation of Trade Union of Pakistan (GFTUP) (Pakistan)

  • Sri Lanka: Red Flag

 

- Afrika:

 

  • Ertafrika: ODSTC