Herri erresistentziak mintzagai izango dira Airaldeako jardunaldi internazionalistetan

Datorren asteko azaroaren 25, 26 eta 27an jardunaldi internazionalistak burutuko ditu Aiaraldeako Askapenak eta herri erresistentzia izango du hizpide. Udara honetan Askapenarekin brigadan joandako bizilagun eta adiskideek eskutik, Venezuelan, Gaztelan, Aragoien eta Palestinan ikusi, bizi eta ikasitakoa landuko dute datorren asterako antolatutako hitzaldi ezberdinetan.

-Azaroak 25 asteartea, Amurrioko Gaztetxean, 17.00etan Venezuelara joandako brigadistarekin hitzaldia. Venezuelan herri boterean oinarritutako egunez eguneko borroka izango da mintzagai bertan eta bereziki azken hilabeteetan eskuinak eta oligarkiak eragindako estatu golpe saiakerez arituko dira.

-Azaroak 26 asteazkena, Laudioko Gaztetxean, 18.30tan, Gaztela-Aragoiko brigadan egondako bi kiderekin hitzaldia. Gainontzeko Estatu Espainiarreko nazio zapalduen antzera borrokan bizi den herriak dira Gaztela eta Aragoi. Ezer gutxi dakigu ordea herri hauen borrokaz. Udara honetan egondako brigadisten eskutik, Gaztelako komuneroen eta nazioaren historia ezagutzeaz bat, Aragoiko bizilagunekin komunean ditugun Easako urtegia edo hizkuntzaren borrokaz ere hitz egiteko aukera izango da.

-Azaroak 27 osteguna, Orduñako Gaztetxean, 18.30tan Palestinako brigadistarekin hitzaldiarekin emango diete amaiera jardunaldiei. Militarki okupatuak eta egunerokoan errepresiorik gordinena pairatzen duen palestinar herriaren erresistentzia eredu da zalantzarik gabe. Egoerar horren leluko izan diren brigadistek beraien esperientziaren bitartez Euskal Herritik egin dezakegun ekarpenik handiena BDZ kanpainan sakondu eta lan egitea dela azpimarratuko dute.