"Herri honek badauka gaitasuna bere burua antolatzeko"

Venezuela joandako euskal herriko brigadistek borrokak iruten jarraitzen dute (lehen kronika). Azken egunetan Voces kolektiboarekin nekazarien komunak, jabetza sozialeko enpresa bat eta trukean oinarritzen diren ekimen ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Voces kolektiboko kideekin egon ostean, Gayones, mugimendu komunistaren egoitza ezagutzeko aukera izan zuten. Egoitza hau herri langileak berreskuratutako lokala da, eta orain formakuntza, antolakuntza eta borrokarako eremu bilakatu dute. Honekin batera langileek berreskuratutako enpresa bat ezagutzeko aukera izan dute. Borroka esperientzia honekin, bai herri nahiz langile antolatuaren alde eginez gero enpresa eta trasnazionalei aurre egitea dagoela ikusi dute brigadistek.

Oraindik ere irakaspen eta borroka asko dituzte iruteko euskal herriko brigadistek, behin etxera itzultzean ahalik eta gehien zabaltzeko.