Herri Kurduarekiko elkartasunez elkarretaratze berri bat Bilbon

Kurdistango herriarekiko elkartasun elkarretaratze berri bat burutuko dugu asteazkenean urriak 8, 18:30etan Plaza Biribilean.

Urriaren 8an, asteazkena berriro ere kalera aterako gara Kurdistani eta Rojavari gure elkatasuna adierazteko. Momentu zailak bizi dira Rojavako KobanĂȘ kantoian, Estati Islamikoa, Turkia, Saudi Arabia, Qatar eta Estatu Batuen laguntza ekonomikoa eta armatuarekin oso bortizki ari da erasotzen lurralde hau, eta bere defentsan ari diren indar armatuak (YPG eta YPJ). Momentu kritikoak bizitzen ari dira bertan eta herri kurduaren eta bertan bizi diren beste gutxiengo etniko eta erlijiosoen aurkako sarraski berri baten atean egon gaitezke. Horregatik dei egiten dugu Herri Kurduarekiko elkartasun ekimen berri honetan bat egin eta asteazkenean Bilboko Plaza Biribila betetzera.