Herri mugimenduko hainbat eragilek kalean bat egin genuen San Ferminetan

Pasa den uztailaren 12an, San Ferminetako igandean, beste urte batez Herri mugimenduko eragile ezberdinok, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, IruñHerriko Harresia, Sortzen eta Askapenak elkarlanean egun osoko egitaraua antolatu genuen, urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko.

Aurtengoan, gainera, kutsu berezia izan zuen egunak, izan ere epaiketa politiko baten atarian dagoen Askapena erakundeari eta borroka internazionalistari babesa emateko baliatuko baitzen. Horregatik egunean zehar Aritz eta Walter auziperatuak eta Askapeña Konpartsako kideak ere Iruñean izan ziren.

Hemen egunak utzitako argazki sorta bat!