Herriek bere eskola
Submitted by admin on Or, 2009/11/06 - 09:48
Herriek Bere Eskola, nazioarteko hezkuntza informazio buletina bueltan da. Ia urtebete geldirik egon ostean 35. alea dagoeneko argitaratu dugu, itxura berria eta berri interesgarriekin. Ale honetan Boliviako gobernuak Santillana argitaletxea eskoletatik kaleratzeko hartutako erabakia aztertzen dugu, Mexikon sorturiko Unisur kultur-arteko unibertsitatea eta Belgikako hezkuntza aurrekontuaren beherakada historikoa. Eta guzti hau gutxi balitz hainbat lotura eskaintzen ditugu gehiago jakin nahi duenak iturriak azter ditzan.