Herriek Bere Eskola 39. alea: 'Bologna 2020'
Herriek Bere Eskola nazioarteko hezkuntza informazio buletinaren azken alea duzue hau. Bertan Bologna prozesuaren inguruko informazio zabala aurki dezakezue.
Bologna prozesuari jarri zitzaion muga 2010a izan zen. Jada urte horretan gaude eta gauza asko aldatu badituzte ere prozesu osoa ezin izan dute bururaino eraman. Hori dela eta "Bologna 2020" prozesu berriari ekin diote Europako Hezkuntza Ministroek. Prozesu honetan argiago uzten da unibertsitateek enpresekin izan beharreko harremana zein den, eta orain arte kritikatu diren hainbat gauza, lehen argi agertzen ez ziren horiek, orain inoiz baino zuzenago esaten dituzte.
Herriek Bere Eskola nazioarteko hezkuntza informazio buletinaren ale honetan gai honi heltzen diogu eta zertzelada batzuk ematen ditugu. "Bologna 2020" dokumentua, hala ere, laburra da. Berari loturak eskaintzen ditugu, bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.
Jaitsi, irakurri eta, inoiz baino garrantzitsuago... hausnartu eta zabaldu!