Herriek bere eskola: Bologna
Submitted by admin on Az, 2009/12/23 - 07:31
EHBEren Herriek Bere Eskolaren 37. alea dagoeneko kalean da. Ale honetan batez ere Bologna Prozesuaren eta unibertsitatearen merkantilizazioaren aurka Europan azken hilabetean piztu diren borrokei erreparatzen diogu. HezkuntzaTB atalean Bologna Prozesuaren inguruko azalpenak ematen Vigoko Unibertsitateko dekano bat dugu. Gainera Europako Unibertsitateetako mobilizazioen mapa ere agertzen da. Azkenik Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza publikoaren alde dauden mobilizazioak ere aipatzen ditugu.