Herriok presente Altsasuko MarAGAtoian
20 urte pasa dira Altsasuko Gazte Asanbladak herriko “Casa de socorro”a okupatu zuenetik. Urriko arratsalde itxaropentsu hartatik gaur arte hainbat eta hainbat dira burututako ekintzak. Hala nola, kontzertuak, Gaztetxeko liburutegia, hitzaldiak, Gaztewood arrakastatsua, manifestazioak… Bidean askotan oztopo andana opatu arren ilusioz eta indarrez egin diote aurre guztiari; lau paretetatik at herrian ere oihartzuna duen mugimendua baita Altsasuko Gaztetxea.
Munduko herriak ere presente egon ziren Altsasuko karriketan. Askapenak parte hartu egin zuen jai haundi honetan:
Herriok independentzia! lemapean jende andana bildu zen. Herrialde katalanak, Galiza, Corsica, Sardigna,
Irlanda, Palestina, Euskal Herria, Eskozia…
Baita ere Brunori, Sardignako preso politkoarekin elkartasun mezua zabaldu zen.
Vendetta taldeak Altsasuko Gazte Asanbladari eskaini dion “20 urte 20 seinale” kantan adierazi bezala, “Adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen zeinua da seinalea” Honela bada, adierazi, ezagutarazi eta nabarmendu nahi izan dute 20 urte luze hauetan herriko gazteek.
Urteurren garrantzitsu hau ospatzeko urte osoko egitaraua prestatu dute eta eta honen erakusle pasadan larunbatean, uztailak 17, “MarAGAtoia”.
Festa, kolorea eta aldarrikapenak izan ziren MarAGAtoiaren osagai nagusiak. Aldarrikapenez josi ziren Altsasuko karrikak eta gaiak
askotarikoak izan ziren. Emakumeen borroka, AHTren aurkako borroka, Erraustegiaren aurkako borroka, Independentziaren aldeko ekimena,.. Talde bakoitzak bere esanahia eman zion. Bestalde pil-pilean dagoen Futbolkraziari stop sketxa ikusi ahal izan zen.