Hilabete internazionalistari ekingo diote gaur Donostian
Hilabete Internazionalista antolatu dute Donostiako Ernai eta Askapenk elkarlanean eta gaur emango diote hasiera ekimenari Donbaseko herri erresistentziaren inguruko hitzaldiarekin Txantxarreka Gaztetxean.
Pasa den ikasturtean izan zuen harrera ikusita, beste urte betez eta elkarlanean berriz ere, egungo borroka eta herri erresistentziak gurera ekarri eta berauetaz ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko espazioa ireki nahi dute bi antolakundeek Hilabete Internazionalistarekin. Horretarako, datozen asteerako lau hitzaldi antolatu dituzte Donostiako txoko ezberdinetan
Ukraniako inperialismoaz eta Donaseko herri erresistentziaren ekingo diote dinamikari. Horretarako Asier Blas EHU-ko irakaslea eta Lur Gil, Banda Bassottirekin brigadan joan den kideak gako interesgarri ugari eskainiko dizkigute, benetan Europa ekialdean gertatzen ari denaz ikasi eta aktore ezberdinek jokatzen dituzten paperak ulertzeko. Urriak 29, 19'00etan Txantxarreka Gaztetxean (Antiguo)
Europa Ekialdetik Palestina eta Saharara egingo dugu salto bigarren saioan. Bi herri militarki okupatuak eta egunerokoan errepresiorik gordinena pairatzen dutenak. Egoerar horren leluko izan diren brigadistak izango ditugu beraien esperientziaren bitartez bi herri hauen gatazka eta borroka gurera ekarri dutenak. Azaroak 6, 19'00etan Arrano Elkartean (Alde Zaharra)
Brigadistak izango dira hirugarren saioa gidatuko dutenak, kasu honetan ordea, Gaztela izango dugu mintzagai. Gainontzeko Estatu Espainiarreko nazio zapalduen antzera borrokan bizi den herria da Gaztela. Udara honetan egondako brigadisten eskutik, komuneroen eta nazioaren historia ezagutzeaz bat, langile-auzoetako errealitatea zein den ikasteko aukera izango dugu. Azaroaren 13, 19'00etan Txantxarreka Gaztetxean (Antiguo)
Bobo bolo dabilen hitza dugu TTIP, azpijokoan AEB eta EB negoziatzen ari diren Merkataritzari eta inbertsioen Itun Transatlantikoa. Zoritxarrez inork gutxi daki benetan zertan datzan, zein helburu edo eta zelako ondorioak ekarriko dituen. Horregatik, inoiz baina beharrezkoagoa da hitzaldira hubildu, galderak egin eta hausnartzea. Azaroak 19, 19'00etan Kaxilda liburudendan
Kurdistan eta Kobaneko herriaren erresistentzia izango da azken hitzaldirako aukeratutako gaia. Hilabeteari amaiera emateko jaialdi internazionalista izango dugu Kortxoenea Gaztetxean batekin emango diote amaiera ekimenari. Azaroak 28, 19'00etatik aurrera Kortxoenea Gaztetxean (Gros)