Hilabete internazionalistari hasiera emango diote Ordizian

Ordiziako Gaztetxeak hilabete internazionalista antolatu du Askapenarekin batera.

Bolivia, Venezuela, Hego Amerika osoa eta Sahara izango dira hizpde, ostiral honetatik hasita.

Ostiral honetan, apirilaren 12an, Boliviako brigadistek hitzaldia emango dute Gaztetxean, 19:30ean.

Apirilaren 21an Venezuelan egondako brigadista baten kontakizunak entzuteko aukera egongo da (kartelean agertzen den data aldatu behar izan dute eta Venezuelako hitzaldia Apirilaren 21an, larunbatarekin, izango da).

Apirilaren 27an, berriz,  Hego Ameriketako irakurketa orokorra Luis Miguel Huarte soziologoaren eskutik, eta amaitzeko, Saharako hitzaldia auziperatutako gazte saharaui baten eta BeƱat Hach Embareken eskutik, maiatzaren 3an.