Hileko azken ostiralean elkarretaratzea eta bertso saioa Ormaiztegin

* Beherako eguneko argazkiak ikusgai

Hileko azken ostiralean, Ernai eta Askapenak elkarrekin munduko preso politikoak ekarri zituzten gogora. Arratsaldeko 18:00etan hitzaldia izan zen askapenaren eskutik, kide batek, munduko presoak, errepresioa reeta nazioarteko gatazkak izan zituen hizpide, aipamen berezia eskaini zitzaien korsikar eta galizar presoen egoerak. Internazionalismoaren beharrak eta errepaso historiko bat ematearekin batera eztabaida piztu zen bertara ziren 15 lagunen artean, hain zuzen, egungo egoeraren gainean, pasibotasuna, borrokarako zailtasunak eta inperialismo eta estatuek dominatzeko dituzten mekanismoen gainean.

Jarraian udaletxe aurrean elkarretaratzea egin zen, munduko preso politikoak kalera, lemapean  20 lagun infguru, eta ostean bertso afaria izan zen Unai Gaztelumendi eta Peio Ormazabalekin. Giro bikainean eman zitzaion amaiera egunari.