Hilketa selektiboei STOP!

Abu Ali MustafaFPLP-k (Palestinarren Askapen Herri Fronteak) Abu Ali Mustafaren hilketaren zazpigarren urteurrenerako martxan jarri duten kanpaina zabaldu du. Buruzagi politikoen hilketa "selektiboen" aurka aritzea dute helburu eta baita armak eta babes politikoa eskaintzen dien AEB-en eta Europaren jarrera kritikatzea ere.

Hasieratik, sionistak erahiketez baliatu dira Palestinako militante zein biztanleei beldurra sartzeko, terrorismoa azken finean, mezu argi bat botaz: Palestinak hiru aukera ditu: hilketak, gartzela edo beraien eskearei uko egitea.

Israel edo entitate sionistak, 3.000 milloi dolar jasotzen ditu urtero AEBengandik, eta hauen teknologia militarra erabiltzen dute, besteak beste, FPLPko burua zen Abu Ali Mustafa erahiltzeko edo bigarren Intifada hasi zenetik, 700 palestinar baino gehiago akatzeko.


FPLPk adierazten duenez, erahilketen bukaera bakarrik etorriko da erresistentzia armatuaren eskutik. Beraientzat, bide bakarra orain dela zazpi urteko urriaren 17an emandako erantzuna da, non Rehawam Ze'evi (Israelgo Turismo ministroa) hil zuten. Ze'evi palestinarrak euren lurretik botatzeko politikaren defendatzaile nagusietakoa zen.

Baina, zer egin ahal dugu Euskal Herritik?

Beraientzako, garrantzitsua da erahilketak salatzea, palestinaren errealitatea zabaltzea, baina hori baino gehiago, Israelen kontra egotea, eta horretarako, tresna bakarra daukagu: desinbertsioa eta boikota!

Eta badaude datu kezkagarriak: etxean bertan, bakarrik Baskongadetan industria militarra 311 milloi euroko salmentak egiten ditu, Eurofighter gerra hegazkinaren piezak edo Tigre helikopteroa. Halako zenbat parte hartuko dute Palestinako sarraskietan? Estatu espainolak ere Tigre helikopteroetan Israelgo misilak erabiltzen ditu.Inperialistek elkarri laguntzeko oztoporik ez badute, zapalduta gauzkaten herriok elkartasun ineternazionalista dugu elkarri laguntzeko tresna,