"Hona iritsi eta palestinarren aurkako apartheida bertatik bertara ikustea oso gogorra izan da"

Jerusalemetik bidali digute azken bideo kronika izango dena brigada kideek. Bertan, hiru aste hauetan ikusi, ikasi, bizi eta sentitutako labur azaldu digute, "apartheida bertatik bertara ikustea oso gogorra izan da" azpimarratu dute oraingoan. Brigada bere amaierara heldu bada ere, palestinarekiko elkartasun internazionalistak ezin du eten. Horregatik, blokeo mediatikoa gainditu eta #BDZ kanpainarekin bat egietara deitu dute brigada kideek! Gora Palestina askatuta!

Bideo kroniken bitartez beraiekin batera ikusi eta ikasi ahal izan dugu nolakoa den palestinarren eguenoko ogia. Hemen dituzue bideo guztiak ikusgai. 

Brigadaren hasiera

Aida Camp errefuxiatu gunetik

Aida Camp errefuxiatu gunean, errepresioaren irudiak 

Hebrongo alde zaharra Shabat egunean

Hebronetik, okupazioaren nondik norakoak azalduz

Ramallahtik preso politikoen egoeraz

Susiya kanpamendua, nekazari eta abeltzainen herrixka

Duma, kolonoek erasotu eta erre zuten etxetik

Protestak eta errepresioa