Honduras erresistentzian tinko

Ekainaren amaieran urte bete egingo du Hondurasko estatu golpeak, hala ere, izan dute zer ikasia herritarrek  eta inoiz baino antolakuntza eta borroka maila altuagoa dute erresistentzian ari direnek. Maiatzaren 1ean esate baterako,  bi milioi lagun inguru mobilizatu ziren. Nekazal guneetan berriz, zenbait kolektibo autodefentsa gisako estrategiak hartu dituzte beragain, gobenuari hortzak erakustearren. Pasa den adesalambrar irrtsaioan Hondurasko erresistentziako kide den Oswaldorekin bildu ginen. Egoera tamalgarria dutela zehaztu zigun, arlo politikoan haserrea nagusitu da jendearengan, izan ere Lobo egungo presidentea inongo babesik gabe jarri zuten, golpisten jarraitzaile bezala. Arlo ekonomikoan berriz, langabezia, gosea.., kalera ateratzeko arrazoirik ez zaie falta, eta iraultza sozialista bat ere ez dutela baztertzen aitortu zigun. Gobernua ordea ez dago geldi, eta hilketa selektiboekin eta gerra zikinarekin aurrera darrai; sindikalista, nekazari edo erresistentziako kideen aurka.

Elkarrizketa entzun nahi izatera klikatu HEMEN.