Ikasleen greba deialdiak jarraipen zabala izan du

«Inposatutako murrizketa eta erreformen aurka», eta Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, greba egin dute euskal ikasleek, Estatuko nazio desberdinetako taldeekin batera. Grebak izan duen «jarraipen zabala» aldarrikatu dute deitzaileek.

16.000 ikasle batu dira hezkuntza erreformen aurkako ikasle grebara (Topatu.info)

Ikasle Abertzaleak-en irakurketa

Saludo de los compañeros de la Federación Estudiantil Universitaria de Colombia a los estudiantes en lucha 

Video de las cargas policiales y galería de fotos de la manifestación en Bilbo

«Estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera», Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, milaka ikaslek egin dute greba, Gobernu espainola –Gasteiz eta Iruñeko Gobernuak «bidelagun»– «inposatzen ari den murrizketa eta erreformei» muzin egiteko.

Osora, 30 mobilizazio zeuden deituak gaurko egunerako Hego Euskal Herrian eta mezu argia igorri du Ikoitz Arrese Ikasle Abertzaleakeko kideak: «ez ditugu erreforma hauek onartzen, adoktrinamendu espainola solik bilatzen dutelako.

Bide horretan, Euskal Herriak bere hezkuntza eredua hautatzeko duen eskubidea aldarrikatu du eta ikasleak aurrerantzean ere mobilizatzera deitu ditu.Arreseren esanetan, Ikasle Abertzaleen taldeak dauden institutuetan jarraipena «erabatekoa» izan da eta, aldiz, EHUn, Mondragon Unibertsitatean eta NUPen «ia erabatekoa». «Eskola publiko, laiko, herritar, patriarkatuaren aurkako eta nazio bakoitzaren hizkuntz eta kultur beharrizanak beteko dituen» hezkuntza aldarrikatu du.

Istiluak ere izan dira gaurko egunean. Hamarnaka ikasle Espainiako Gobernuaren Bilboko Ordezkaritzaordean sartu dira, eta honek entzungor egin ostean, bertan itxialdia egitea erabaki dute. Ertzaintzak hauen aurka jo du eta 70 ikasle identifikatuak izan dira.

Urriaren 12a

Horrez gain, biharkoa jai egun arrotza izanik, «euskal ikasleok zer ospatzerik ez» dutela nabarmendu zuen IAk, eta euskal eskola nazionala aldarrikatzera deitu zituen ikasleak.

(Naiz.info)