Ilegalizazioaren aurrean Euskal Herriko eta nazioarteko babesa sugar bizi batean batuko ditugu bihar Zarautzen

Euskal Herrian zein nazioartean espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean jasotzen ari garen babes guztia batzeko apirilaren 25ean Zarautzen ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdiko 12:30etan Modelo Zineman. Hemendik, gonbidapena luzatu nahi diogu euskal jendarteari larunbat goizean Zarautzera hurbildu eta herrion suak bizirik jarraitu behar duela ozen adierazteko. 14:30etan Putzuzulo Gastetxean herri bazkaria iznago dugu eta arratsaldean berriz Havana 537 talde kubatarraren erritmora egingo dugu iraultza. 

Otsailean ilegalizazioa eta Unai, Gabi, David, Walter eta Aritz kideentzako seina urteko espetxe eskaeraren berri izen genuen. Geroztik Euskal Herri luze zabalean babes eta sosteguna adierazi digute hamaika eragilek. Horra bidelagun ditugun Komite Internazionalistako kideen besarkada edo eta euskal herriko herri mugimenduko eragile ezberdinek idatzitako iritzi artikulua bera ere "Baten kontra egiten badute, denon kontra ari direlako". Borroka internazionalistaren garrantzia eta Euskal Herri internazionalista bat eraikitzearen beharra agerian uzten du 60 eragile politiko, sozial zein sindikalek "Internazionalismoa ez da delitua" babes testuarekiko atxikimenduak. 

Euskal Herrian bezala, zabala izan da munduko herri ezberdinetatik jasotako babesa. Hamaika eragilek beraien babesa helarazi eta publikoki salatu dute Askapena eta borroka internazionalistaren kontrako eraso hau. 

Eta nola ez, gure aldamenen izan ditugu 28 urte luze hauetan, askapen borrokan murgildutako herrion arteko borroka elkartrukaketan sugar garrantzitsu izan dira euskal herriko brigadistak ere!

Bihar Zarautzen babes guzti hau batu eta euskal herria internazionalista eraikitzen jarraitzeko gure borrokan berretsiko gara, Jesus Valencia lagunak bere iritzi artikuluan azaldu bezala, "sin arrogancias ni cobardías, quiere seguir avivando los fuegos insurgentes que chisporrotean en cualquier rincón del planeta."

Gora herri borrokalarion sua!