Imaginarium-en aurrean Irunen: israeli boikota!

imaginarium israelImaginariumek Irungo Alcampo zentru komertzialean duen dendari, Israelekin dituen harremanak eteteko eskatu diote, era berean, dendako saltzaileei zein herritarrei orohar eskuorriak banatu zaizkie protestaren zergatiak azalduz. Hona tstua:

Concentración realizada frente a Imaginarium en Irun y el texto explicativo repartido tanto a la tienda Imaginarium y las/os ciudadanas/os en general:


2005eko uztailean palestinar gizarteko 200 elkarte baino gehiagok nazioarteari deialdia egin zioten. Deialdi hark, palestinar herriarekin elkartasuna adieraztea eta Israeleko estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak bultzatzea zuen xede. Mundu zabaleko erakunde eta elkarte askok deialdi horren lekukoa hartu eta elkartasun deialdi horri erantzuteko konpromisoa hartu dugu. Horren adibide dugu, urtero martxoaren 30arekin batera mobilizatzen garen herritarrak.

20 elkarte, erakunde, alderdi politiko eta sindikatu baino gehiagok PACBI idatzia sinatu genuen Irunen eta mobilizazio ezberdinak burutu genituen. Testu hau, Israelgo estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzean datza, hurrengo hau gertatzen den bitartean:

-         Palestinar errefuxiatuen itzulera eskubidea errespetatzen ez den bitartean.
-         Palestinar herriaren eskubide zibil eta politikoak ukatuak dauden bitartean, israelen bizi diren palestinarrei apartheid arauak ezartzen zaien bitartean.
-         Zisjordania eta Gazaren okupazio militarra eta kolonizazioak dirauen bitartean, nazioarteko legedia eta NBEren ebazpenak bortxatuz.

Palestinarekin nazioarteko elkartasun kanpainaren adibide dugu Hondarribian ospatzekoak ziren gastronomia jardunaldiak, non lurraldeak modu ilegalean okupatu, erahilketak burutu eta NBEren ebazpenak betetzen ez dituen estatu baten itxura normalizatua zabaltzeko intentzioa zegoen.

Bide horretan eta Israel-i boikota zabaltzeko nazioarteko deialdiaren karietara, larunbata honetan, martxoaren 26a goizeko 12etan, konzentrazio bat deitzen dugu. Mobilizazioa Alcampon burutuko dugu, Imaginarium-eko dendari israeleko produktuak ez saltzeko eta era berean, estatu horretan egun dituen inbertsioak eten ditzala eskatzeko estatu horrek palestinar herriaren eskubide zibil, politiko eta giza eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean.

“Made in Israel” produktuak dituen Imaginarium denda palestinar herriaren eskubideak bortxatzen dituen estatu baten kolaboratzailea da eta palestinarren egoera jasangaitzaren konplizea bilakatzen da. Horregatik, Imaginarium dendari Israelgo estatu sionistarekin dituen akordio komertzialak eteteko eskatzen diogu. Bitartean, Imaginarium eta bera bezala Israelekin akordio komertzialak dituztenei boikota eskatzen jarraituko diegu.



Gora Palestina askatuta!

 
 

 



En julio de 2005 la sociedad civil palestina representada en más de 200 asociaciones hizo un llamamiento a la solidaridad con el pueblo palestino  y en promulgar el boicot, la desinversión y las sanciones a Israel. Han sido muchas organizaciones y asociaciones del mundo entero quienes hemos cogido ese testigo y hemos activado ese llamamiento a la solidaridad. Reflejo de ello, es que cada 30 de marzo se realizan actos en la línea de lo anteriormente expresado.

En Irun, más de 20 asociaciones, organizaciones, partidos políticos y sindicatos firmamos el documento PACBI y realizamos diferentes movilizaciones. Dicho documento viene reclamando el boicot, la desinversión y las sanciones a Israel mientras:
 
-         No se respete el derecho de retorno de los refugiados palestinos.
-         Sigan negados los derechos civiles y políticos del pueblo palestino, como la aplicación de segregación por motivo de raza (apartheid) a los palestinos residentes en el estado israelí.
-         Siga la ocupación militar y colonización de Cisjordania y Gaza, violando así el derecho internacional y las resoluciones de la ONU.
 
 
Ejemplo de la campaña internacional del movimiento en solidaridad con Palestina son las suspendidas jornadas gastronómicas que iban a realizarse en Hondarribia, que pretendían dar una imagen de normalidad de un estado que ocupa territorios ilegalmente, asesina impunemente y no cumple las resoluciones de la ONU.

Siguiendo en la misma línea y coincidiendo con el día internacional de boicot a Israel, este sábado 26 de marzo vamos a organizar una concentración en el centro comercial de Alcampo a las 12:00 para reclamarle a la tienda Imaginarium que no venda productos de Israel y que no invierta en ese estado tal como lo hace en la actualidad mientras este no se comprometa con los derechos civiles, políticos y humanos del pueblo palestino.

Imaginarium en su tienda de Irun tiene productos “Made in Israel”. Imaginarium está colaborando con un estado que asesina los derechos del pueblo palestino y se convierte en cómplice de la situación insostenible de las/os palestinas/os. Es por ello, que demandamos a Imaginarium que cese en sus acuerdos comerciales con el estado sionista de Israel. Mientras tanto, seguiremos reclamando el boicot a Imaginarium y a quienes como Imaginarium tienen acuerdos comerciales con Israel.

Gora Palestina askatuta!