Indar Baskoniak eta Euskal Herria-Palestina Sareak Maccabiri bizkarra emateko deia egin dute

Gaur, hilak 17, Tel Aviveko Maccabik Gasteizen jokatuko duen partidaren harira Indar Baskonia zaletu taldeak eta Sareak (Euskal Herriko Palestinarekiko Elkartasun Sarea) Israelgo delegaritzaren aurkako gaitzezpena adierazteko deia egin diete Zurbanoko pabilioira joango diren zaletuei.

Leer en castellano la notica sobre la rueda de prensa ofrecida por Indar Baskonia y Sarea

Gaitzezpen hori keinu sinboliko, xume eta ikusgarri batez adieraztea proposatzen dute: partida hasterakoan, jokalariak kantxara ateratzen direnean, kantxari bizkarra emanez. Halaber, 19:48 minutuan banatuko dituzten 1000 bandera aireratzeko eta bizkarra emateko gonbitea egin dute, 1948an Israelek abian jarri zuen garbiketa etnikoa salatzeko.

Bestalde astean zehar zeinbat protesta ekitaldi antolatu dituzte, hala nola; Palestinan izandako brigadisten hitzaldia, asteazkenean, 19:00etan, Garraxi tabernan; eta ostegunean, 12:00etatik 19:00etara, elkarretaratze iraunkorra Andra Mari Zuriaren plazan.

Ekimen horien bitartez salatu nahi dute Maccabik 2009an Israelgo armadak burututako "berun urtua" operazioarekin dituen harremanak eta Israelgo kirol enbaxadoreari ematen zaion harrera normalizatua. Ekimenok Nazioarteko BDS (Israelen aurkako Boikot, Desinbertsioak, eta Zigorrak) mugimenduak Maccabiren aurka bultzatutako mobilizazioen baitan kokatzen dira.

Indar Baskonia y Euskal Herria-Palestina Sarea llaman a dar la espalda al Maccabi

En relación al partido que enfrentará el próximo jueves 17 a Maccabi de Tel Aviv y Baskonia en Gasteiz, los aficionados de Indar Baskonia y Sarea (Red de Solidaridad con Palestina en Euskal Herria) han dirigido un llamamiento a las personas que acudan al encuentro a mostrar su repulsa ante la visita de la delegación Israelí.

Para ello proponen mostrar ese rechazo a traves de un gesto simple, pero simbólico y visual: Dando la espalda a la cancha en el momento en que los jugadores israelíes salgan a la cancha.

También invitan a los asistentes a que en el minuto 19:48 ondeen las 1000 banderas que repartirán a tal efecto y den la espalda al encuentro, en señal de denuncia contra la limpieza étnica puesta en marcha por Israel en 1948.

Además han organizado una serie de actividades a lo largo de la semana; como la charla que impartirán brigadistas en Palestina el miércoles a las 19:00 en la taberna Garraxi, o la concentración permanente que protagonizarán el jueves varios colectivos de la ciudad en la Virgen Blanca entre las 12:00 y las 19:00.

Con estas actividades pretenden denunciar la implicación intelectual del club macabeo en la operación militar "plomo fundido" en 2009 y que se le brinde al embajador sionista un recibimiento normalizado.

Encuadran todos estos actos de protesta dentro de las movilizaciones contra el Maccabi impulsadas desde el movimiento internacional BDS (de Boicot, Desinversiones y Sanciones a Israel).