Inperialistak Bardeetatik kanpora!

ALBISTEA: El Ejército español realiza maniobras en Bardenas

Espainiar armadak atzo eta gaurko egunez, ariketa militarrak burutu ditu Bardeeako tiro eremuan. Ez gobernuak ezta aire armadak ere inongo informaziorik ez dion arren elarazi bertako biztanleei, eta aski ezaguna bada ere bertako nekazari, abeltzain eta herritarrei nahiz ingurugiroari eragiten dion kalte amaiezina, Askapenatik, ikuspegi internazionalista batetik, beste behin ere gure mespretxurik handiena adierazi nahi genioke espainiar gobernuari. Euskal Herrian bertan, Bardeetan, inperialismoaren jo muga diren eraso eta zapalkuntzen entrenamendu eremu den honetan, beste behin ere biharko zapalkuntza eta herrien aurkako genozidioak prestatzen dihardute gure begien aurrean, NATO k berak ere sarri darabilen tiro eremu honetan hain zuzen.

Euskal Herri internazionalista eraikitze bidean, ezin dugu onartu gisa honetako ariketarik ez eta inperialismo militarraren presentziarik ere, ez gurean ezta beste inon ere, ez gure herria zapaltzeko ezta inongo herri burujaberik zapaltzeko ere.

Inperialistak kanpora Bardeetatik!
Gora Euskal Herria Internazionalista!