Internazionalista Eguna-Kronika

Joan da elkartasunez-tour-a, baina azken festa mundiala izan zen eta eguraldia kontra izan bazen ere, Internazionalista Egunak utzitako zaporea eta beroa puxka baterako geratuko dire gurekin.

argazki galeria

internazionalista eguna11:00: Eguna harrera ofizialarekin hasi zen, DAMeko kideak eta Hasan Barghoutik parte hartu zuten eta Iñaki Migel-ek (Altsasuko zinegotzia) eta Jexux Mari Mendinuetak (Arbizuko alkataea) egin zuten lehen ongietorria Palestinatik heldutako lagunei. Altsasuko ihauterietako momotxorroa eta zenbait liburu oparitu zieten.

internazionalista eguna12:15: Iortian elkartasunez-tourrean atxikitu diren hainbat arlo egon ziren ordezkatuta ekitaldi polit batean. Mamhoud Darwishen olerkiak euskaraz eta gaztelaniaz letu zituen Castillo Suarez-ek, aizkolariak, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak eta Porrotx pailazoak ere beren ekarpena egin zuten. Antzokia bete zen (300 lagunentzako lekua dago) eta giroa berotu zen asko, batez ere bukaeran Porrotxen laguntza ezinhobearekin.

 

internazionalista eguna13:00: auzatea eta olibondoaren plakaren argipena: Olibondo ederraskoa landatu zen Iortia antzokiaren albo batean, plaka polit batekin (Mamhoud Darwishen olerki bat darama). Hasan Barghouti sindikalista palestinarrak izan zuen ohorea eta bertsolarien agurrekin osatu zen ekitaldi xumea.

herri bazkaria14:30: herri-bazkaria 300 lagunekin osatu zen eta forntoian gainera ume txikientzako puzgarria zegoen gurasoek lasai bazkaldu zezaten. Bazkal ondoren Xabier Silveira eta Iñigo Izagirre bertsolariek kantatu zituzten bertsoak eta Gartxot eta Txanba kantariek saio bana egin zuten. Ohiko zozketak ere ez ziren falta izan.

manifestazioa18:30: manifestazioa eta ekitaldi politikoa. Manifestazioa behintzat 'koloretsua' izan zen, gauez egin zelarik piztu ziren bengalekin eta jendearen oihu eta pankartekin. Ekitaldian EHL Milanoko kide batek hitz egin zuen, bai eta Hasan Barghoutik eta Askapenako kide batek. Boikot kanpainak munduan lortu dituen garaipenen zerrendatze bat egin zen, Euskal Herrian eman diren aurrera-pausuak (orain dela 2 urte t'erdi, Israeli Boikot ekimena abiatu zenetik) ere gogorarazi ziren eta hausnarketa bat airean utzi: lortu dugu babes handia eta konplize asko, ordua heldu da boikotaren aldeko hitzetatik boikota egitera pasatzeko ordua. Euskal Herriaren Lagunak gure alde egiten duten bezala, geuk Palestina eta askapena borrokan murgildurik dauden herrien alde egiten dugu, Euskal Herria Internazionalista eraiki gabe ez dago Euskal Herria librerik.

ekitaldia20:00 trikipoteoa. Ekitaldia bukatuta, hainbat tabernak pintxoak eskaini zituzten triki-poteorako eta gaueko giroak abiada ederra izan zuen, tabernak brigadisten lanekin apainduta izan baiziren.

 

DAM11:00 kontzertuak. Nabil Mansour, Joseba Tapia, Eñaut Elorrieta, DAM, Arrebote eta BAD Sound System Altsasuko gaztetxean jardun ziren eta gaztetxea lepo beteta egon zen giro ederra izan zen.