Internazionalistak garelako #brigadak15

Borroka, konpromiso internazionalista ilegalizatu, espetxeratu nahi duten honetan, Askapenako kideok gurean tinko jarraitzen dugu. Horregatik herrion arteko xamurtasun eta elkartasun zubiak eraiki, eta askapena borroka esperientziak ezagutzeko #brigadak15 aurrera ateratzeko apustuarekin jarraitzen dugu.

Aurreko urteetan borroka helmuga berriak markatu ditugu, eta baita udara honetan ere! Oraingo honetan 4 brigada berri antolatu ditugu: Galizia, Mexiko, Brasil eta Kurdistan
Hemen brigada hauetan ikusi eta bizi ahal izango duzuna labur labur azalduta aurkituko duzu.

Hauekin batera orain arteko brigadak ere indartzeko apustua egiten dugu eta beraz, beste udara batez,Sahara, Palestina, Gaztela, Herrialde Katalanak, Argentina, Uruguay, Bolivia eta Venezuelako eguneroko borroka, hausnarketa eta askapena prozesuak bertatik bertara ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

INFO + www.askapena.eus/eu/brigadak/brigadak15 loturan aurkituko duzu.

Hemendik gurekin batera herrion arteko elkartasun sua bizirik mantendu, elikatu eta zabaltzera gonbidatu nahi zaitugu. Izena emateko edo zalantzarik baduzu idatzi brigadak@askapena.eus helbidera.

Brigadista izatea gure herrien askapenean borrokan ari garenon arteko harremanak eraikitzea delako....

Gora borroka internazionalista!

Gora brigadistak!