Iraultza Bolibariarrarekin elkartasunez! Arrasaten egindako hitzaldia eta afariaren kronika eta argazkiak

Atzo, azaroak 21, Bar Arrasaten Centauro Saher Venezuelako Gobernuko ordezkariak hitzaldia eskaini zuen.

Besteak beste, Venezuelar herriaren historia zorigaitzekoa, gaur egungo testuingurua eta aurrera begirako erronkak izan zituen hizpide.

Jendearen jakin nahia asetzeko galderak erantzunez bukatu zuen hitzaldia.

Hitzaldiaren ostean bertan afaltzeko aukera izan genuen, eta azkenik, umore ezin hobean eman genion amaiera gauari, Centauro Saher eta Xabier Betzuenen kantu zoragarriak abestuz.
 
Gora Iraultza Bolibariarra!!!