Iraultza bolivartarra aurrera!

Venezuelako eskuinak eragiten ari dituen liskarrak ikusita, Komite Internazionalistak eta Askapenak, Euskal Herriko beste gizarte mugimendu batzuekin batera, Apirilaren 19an, Ostirala, Bilboko Plaza biribilan arratsaldeko 20:00etan Venezuelako iraultza Bolibartarrarekin elkartasuna adierazteko egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitzen du.

Apirilaren 14an, Igandea, hauteskundeak ospatu ziren Venezuelan, Chavezen heriotza gertatu zenetik hilabete batera. Hauteskunde kanpaina tentsioz beterikoa izan zen eta lehen momentutik oposizioak emaitzak ez onartzea erabakita zuen. Hauteskundeak amaitu ondoren, eta suposatzen zen bezala, Capriles lider duen oposizio burguesak iruzurra salatu zuen. Aitzaki hau erabiliz eskuin burgues eta faxista Astelehenetik martxan dabil heriotza, zapalkuntza eta zatarkeria probokatzen.

Gogoratu behar da 8 lagun hil  eta CDIak, PSUVeko sedeak, etxe sozialak, irrati eta komunikabide komunitarioak erre dituztela. Euskalherritik, guri egindakoak bezala sentitzen ditugu agresioak, mehatxuak eta lorpen bolibartarrak gelditzeko edozein erak eta sistema neoliberal eta faxistara bueltatzeko ahaleginak.

Komite internazionalistak, Askapena, Sare antifaxista, Mumiaren lagunak, Baskale, Ernai, Ikasle Abertzaleak, LAB, Alternatiba, Sortu, Elkartzen, Ekuador etxea, circulo bolivariano la puebla  eta Euskadi Cuba Venezuelako iraultzarekin eta  Herri bolibartarrarekin elkartasuna adierazteko eta oposizio golpista faxistaren jokaerak salatzeko kontzentrazio batera deitzen dugu.

GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA
GORA HERRI BOTEREA
JO TA KE, IRABAZI ARTE
BURGUESIA HERRIGABEA EZ DA BUELTATUKO