Iritsi da 'biladi hadi' brigada kulturala Palestinara

Bere osotasuenan iritsi da 'biladi hadi' izeneko brigada kulturala Palestinara (“biladi”-k nire herria/nire lurra esan nahi du). Uztailaren 15ean elkartu ziren partehartzaile guztiak, aireportu edo mugako kontroletan aparteko arazorik izan gabe Zisjordanian. Brigada berezi hau iazko 'elkartasunez tour' -aren jarraipena da. Orduan artista palestinarrak (bertsolariak, abeslariak...) izan ziren Euskal Herrian emanaldi eta harreman ezberdinak egiten. Oraingo honetan gu gara Palestinara abiatu garenak, arlo ezberdinetan lan egiten dugun euskaldunak, bertsolariak, irakasleak, ikasleak, kazetariak, musikariak eta antzerkilariak izango gara Palestinako lurretan egun batzutan.

Egitasmoa argia da, arloz arlo eta elkartasunez bertan emanaldiak edota elkarlanean ibili bertako kultura arloko lagun zein herri mugimenduekin. Modu honetan bi herrion arteko harremanean sakondu eta Palestinar herriari gure elkartasun osoa adieraziz. Israelgo estatu sionistari boikota egiteaz gain, Palestinarekin harremanak sustatzea bait delako elkartasun modurik eraginkorrena.

Brigada kultural honen nondik norako guztiak blog honetan topatuko dituzue: http://biladihadi.wordpress.com/

Gora Palestina askatuta!