Irlanda eta Països Catalansetan euskal gazteen aldeko elkartaratzeak

DublinBarcelona

Asteburu honetan segida eman zaio aurreko astean Segi gazte erakundean militatzeagatik izandako 34 atxilotuen aldeko elkartasunari. Irlandan esaterako Irish Basque Solidarity Committees-ek antolatuta bi elkarretaratze egin ziren "Prozesu demokratikoa sustengatu, errepresioa gelditu" lelopean. Dublinen 40 lagun bildu ziren eta Belfasten 60. Belfasten bildutakoen artean Belfasteko alkate ordea eta Sinn Féineko bi parlamentari eta bi zinegotzi zeuden. Ostegunean beste elkarretaratze bat egin zuten Limericken eta datorren astean Corken izanen da Irish Basque Solidarity Committees-ek antolatuta ere. Ogra Shinn Féin gazte erakundeak bere elkartasuna adierazi die atxilotutakoei eta datozen egunetan elkartasun ekimenak antolatutzeko asmoa agertu du.

Bartzelonan bestalde, pasa den aste osoan zehar eta Amics i Amigues d'Euskal Herria-k antolatuta, Tasio Erkizia eta Gabi Basañez bira batean ibili ziren. 7 hitzaldi eman zituzten eta gazteen aurkako polizi operazioa tartean tokatu zelarik gçhango gazte erakunde askorekin harremanak egin. Hartara Cajei, Maulets, Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans, Endavant,  Coordinadora d'assemblees de joves de l'Esquerra independentista, Plataforma per la Democracia a Euskal Herria eta AC La Formal Associació tadeek gazte erakundeari beren babesa adierazi eta elkartaratzea eginzuten bartzelonan (60 lagun batu ziren), JERC ERC alderdi politikoko gazteek ere beren babesa adierazi zieten euskal gazteei.

Irlandako argazkiak

Països Catalanseko argazkiak

Hona hemen Irlandatik iritsitako bideo-lan ederra ere: