Iruñeako manifestazioa eta beste

Atzo Iruñean 3.500 euskal herritar batu izanak pozez eta ilusioz bete gaitu. Euskal Herritar ugari, komunitate arabiar eta islamiarretik ere parte hartze izugarria, denok bero eta gogotsu, oihuka, aldarrika...

Bukaeran aiderazi genuen bezala, atzokoa ez genuen egin 'geu inorengandik' bereizteko, baizik eta Palestinarekin elkartasuna gauzatzeko modurik eraginkorrena Israeli boikot egitea dela argi eta garbi aldarrikatzeko.

Izan ere, elkartasun sentimenduaren beroan mobilizazioak asko ari dira izaten, baina berotasuna hozten denean boikota praktikatzea eta arloz arlo hedatzea izango da gure lana, Palestinak berdin jarraituko duelako elkartasun beharrean. Euskal Herrian sionismoarekin harremanak izatea 'anormala' izatea lortzen dugunean (ekonomia, politika, kirol, irakaskuntza zein kultur arlotan), nahiz eta gurea herri txikia izan, ez izan dudarik Palestinarentzat aurrera pausu handia izango dela. Eta Euskal Herriarentzat ere bai.

Zorionak ematen dizkiegu neurri berean Donostian eta Baionan manifestatu zirenei, baita gaur Bilbon eta Arbizun egingo dutenei eta datorren astean Brañain edo Gasteizen egingo dutenei.

Gora Euskal Herria Askatuta!!!

Gora Palestina Askatuta!!!!

argazkiak hemen