Irunen espainiar estatua erruduntzat jo eta mozioa onartu ez izana salatu dute

* Irungo Hitzan jasota albistea

Gaur goizean, herri epaiketa burutu dute Irunen Estatu espainolaren aurka. Epaiketan Estatua salatu dute mendebaldeko Saharan duen arduragatik, NATOko kidea izateagatik, Latinoamerikako baliabide naturalak ustiatzeagatik eta Estatuaren barruan bizi diren nazioei autodeterminazio eskubidea ukatzeagatik. Epaia argia izan da: Erruduna.

Era berean, Askapenarekin zein auziperatuekin elkartasunean mozioa aurkezteko tramitea Irungo alkateak ukatu izana salatu nahi dute Herriak Libre ekimeneko kideek. Eztabaida ukatzeak ez dio mesede egiten eskubide zibil eta politikoen defentsari eta Santano jaunari dei egiten diogu bere jarreraren inguruan gogoeta egitera.