Irungo hainbat eragile eta herritarrek herriak libre dinamikarekin bat egin eta jarrera aktiboa izatera dei egin dute

Atzoko egunez Irungo Herriak Libre lan taldearen izenean agerraldia burutu zuten herriko hamaika eragilek militante internazionalista eta Askapenaren aurkako epaiketaren aurrean beraien aldarrikapenak aditzera eman eta datozen egunetan antolatuko diren ekimenetan jendarteari parte hartzera dei egiteko. Irunen herri epaiketa urriaren 3an burutuko dute. Hemen agerraldian irakurritako testua euskaraz eta gazteleraz.

Askapena erakunde internazionalista, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke estatu espainiarrak bultzaturiko epaiketa politiko bat pairatzen ari diren elkarteak dira eta Herriak Libre hauei babesa adierazteko dinamika bat da.

Askapena 1987an jaiotako erakunde internazionalista da, eta bere helburua beti izan da: herrien arteko elkartasuna, hots, munduko edozein bazterretan askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokak propio bezala sentitzea. Horretarako brigadistak deituriko bolondresak elkartasunez munduko edozein txokotara abiatzen dira, bertakoa ikasi eta Euskal Herriko borroka zabaltzeko.

Askapenak Euskadiko GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) koordinadoran parte hartu zuen eta Munduko Foru Sozialeko bokala ere izan zen. Hala ere, 2010ean estatu espainiarrak golpe latza eman zuen zenbait kide atxilotu zituenean, gaur egun bosti karguak mantenduz, besteak libre utzi arren. Aurten eskaera fiskalaren berri eman du
estatu espainiarrak: Seina urteko espetxe zigorra bost kideentzat eta ilegalizazio eskaera Askapena, Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Askerentzat. Gure ustetan epaiketa hauen helburua ez da soilik mugimendu internazionalistak urteetan egin duen lana kriminalizatzea, baita herri ezberdinen arteko elkartasuna zapuztea ere.

Horregatik bildu gara gaur eta hemen irungo mugimendu sozial, politiko zein sindikal anitz, lehen aipatutako pertsonen eta eragileen egoera salatu eta gure elkartasuna adierazteko. Eragile hauen kontrako erasoaz gain,  urrian espainiako auzitegi nazionalak internazionalismoaren eta disidentzia politikoaren aurkako epaiketa politiko bat martxan jarriko du.

Horrela, hemen bildu garen eragile eta norbanakoek exijitzen dugu

1.- Askapenako bost militanteen absoluzioa

2.- Askapena, Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Aske erakundeen aurkako ilegalizazio eskaera bertan bera geratzea

Sinatzaileak: Askapena, Etxerat, Estrella Radiante, Sortu, Eusko Alkartasuna, Nikolas Gerendiain Irungo errepublikarren elkartea, Euskal Herria Bildu, Podemos, Bilgune Feminista, Aralar, Gazte Komunistak, Lanbile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Euskal Langileen Alkartasuna, Lakaxita, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Komunisten Kolektiboak.

Bukatzeko dei egiten diogu irungo herriari, egoera honan aurrean jarrera aktibo bat hartu dezan, eta aurrera begira martxan jarriko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Besarkada bat eta mila esker
IRUNGO HERRIAK LIBRE

 

HERRIAK LIBRE es una dinámica creada para apoyar a la organización internacionalista Askapena, a la comparsa Askapeña y las sociedades Herriak Aske y Elkar Truke, los cuales están siendo objeto de un juicio político por parte del estado español.

Askapena es una organización internacionalista de Euskal Herria creada en 1987 con un claro objetivo: la solidaridad entre los pueblos, sintiendo como suyas las luchas por la libertad y la justicia de cualquier parte del mundo. Contando para ello con personas voluntarias, denominadas brigadistas, que se desplazan a diferentes lugares del mundo para colaborar de forma solidaria, así como para aprender y divulgar la lucha de Euskal Herria.

Askapena formó parte de la coordinadora de las ONG de Euskadi, y fue vocal del Foro Social Mundial (FSM). Sin embargo, en 2010 sufrió un duro revés cuando el estado español detuvo a varios de sus miembros, de los cuales a cinco se mantienen los cargos, y el resto fue absuelto. Este año la Audiencia Nacional ha hecho pública su petición fiscal: seis años de prisión para los cinco miembros de Askapena y la petición de ilegalización para Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke. Entendemos que estas peticiones no solo buscan criminalizar la labor realizada por el movimiento internacionalista durante años, sino también coartar cualquier atisbo de solidaridad entre los diferentes pueblos del mundo.

Por toda esta situación nos hemos citado hoy aquí numerosas organizaciones sociales, políticas y sindicales, para denunciar la citada criminalización y mostrar nuestra solidaridad con los cinco militantes encausados. Agregando, que a nuestro entender, el juicio que se iniciará en octubre en la Audiencia Nacional, es un nuvo intento por criminalizar la disidencia política y la práctica internacionalista.

De esta manera, las organizaciones y personas que aquí nos encontramos exijimos

1.- La absolución de los cinco militantes de Askapena encausados.

2.- La paralización del intento de ilegalización de las organizaciones Askapena, Askapeña, Elkar Truke y Herriak Aske.

Firmantes: Askapena, Etxerat, Estrella Radiante, Sortu, Eusko Alkartasuna, Nikolas Gerendiain Irungo errepublikarren elkartea, Euskal Herria Bildu, Podemos, Bilgune Feminista, Aralar, Gazte Komunistak, Lanbile Abertzaleen Batzordeak (LaB), Euskal Langileen Alkartasuna, Lakaxita, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Komunisten Kolektiboak.

Para terminar, hacemos un llamamiento al pueblo de Irún para que ante esta situación mantenga un posición activa, y la invitamos a participar en las acciones que puedan venir en un futuro.

Muchas gracias, IRUNGO HERRIAK LIBRE