Isolamendu gehiago askatasun egarriari
Ahmad Sa'adat-i (FPLP alderdi ezkertiarreko buruzagia) sei hilabetez luzatu diote isolamendua, Bir Saban epaitegi militar sionista batek harturiko erabakiaren ondorioz. Epaiketan, Sa'adatek, PAHFko idazkari nagusia, okupazio sionistaren epaiketei boikot eginez jarraitu zuen, epaile horrek bera epaitzeko zilegitasunik ez zutela adieraziz, Palestinaten aurka eamten den gerrn beste tresna bat direlako eta isolamendua horretarako erabiltzen dutela nabarmeenduz. Sa'adat dagoeneko sei hilabete eman ditu isolamenduan Negev basamortuan dagoen Ramon espetxean, beste presoekin inolako harremanik izan gabe. Ezin du libururik edo egunkaririk irakurri, telebista ikusi edo irratia entzun. Senitartekoen bisitak ukatzen dizkiote eta patiora egunean ordubete ateratzen dutenean, eskumuturrak eta orkatilak lotzen dizkiote.
Israelen espetxetan egun dauden 11.000 preso politiko palestinar eta euren senitartekoen arteko harremanak apurtzen saiatzen da okupatzaile sionista sakabanaketa eta isolamenduaren bitartez.
AHMAD SA'ADAT ASKATU!!!!
PALESTINA ASKATU!!!!
ISRAELI BOIKOT!!!!!!
http://www.freeahmadsaadat.org/