Israeldar dantzariak Bilboko Kafe Antzokian. Adierazpen sionistei boikota!

Datorren ostegun eta ostiralean (ekainaren 3 eta 4an) 'ACT Festival'-aren programaziopean eta artista ezberdinen artean dantzari israeldarrak (Mor Shani eta Da Na Ka dance) izatekoak dira Bilboko Kafe Antzokian. Azken lau urteotan Israeli Bokota zabaltzen ari da Euskal Herrian Palestinari elkartasuna adieraziz. 200tik gora elkarte palestinarrek nazioarteko gizarte zibilari elkartasun tresna hau erabiltzera dei egin ziotenetik hain zuzen. Pacbi izeneko ekimen honek boikota alderdi politikoan, ekonomikan, istiuzionalan batzen ditu... baina baita kirol, kultur eta irakaskuntza arloetan ere.

Palestinarekin eta azken egunotan izandako gertakariekin elkartasuna adierazteko modurik eraginkorrena adierazpen sionistak boikoteatzea da. Kasu honetan, entitate sionistaren ordezkariak diren artista hauek badute publikoki boikot kanpainaren oinarrizko puntuak onartzea; onartu ezean ez dira gurean ongi etorriak izango.

  • Israelen bizi diren biztanle palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea.
  • Gazan eta Zisjordoniaren gaineko okupazio ilegalari amaiera ematea.
  • Errefuxiatu palestinarren itzultzeko eskubidea bermatzea.

Nahi duenak badauka pacbi manifestu palestinarra euskaraz irakurtzea, adierazpen osoaren berri izateko.

Beraz jaialdiaren antolatzaileei zein euskal jendarteari dei egiten diegu artista sionistei boikot egitera, gu ez baikara entitate sionistaren normalizazio kanpainaren konplize izango. Euskal herritarrok badugulako zer esan, zein seinalatu eta zer salatu, Israelgo estatu terrorista hain zuzen.

Euskal Herria Palestinarekin!