Israelek galiziar pailazoa Palestinatik bota du

ivan pradoIván Prado galizar pailazoa eta berarekin zihoan Laila T. Ben Gurion aireportuan gelditu zituzten, handik etorkinentzako atxilotze zentro batera eraman eta 5 orduko galdeketa egin ostean biak sartu zituzten hegazkin batera eta Madrilako bidean jarri.

Askapenako 2 brigadista ere iazko abuztuan modu berean kanporatu zituzten eta azken aldian Israel gero eta traba handiagoak jartzen ari da Palestinara sartu nahi duten lagun solidarioentzat, bai eta pailazoen jaialdi bat antolatzea helburu zuen Iván Pradorentzat ere.

Izan ere, Palestinan udazkenean egingo den "Festiclown Palestina 2010" antolakuntza lanetan murgildurik ari da Iván. Jaialdi honek herri askotako pailazo eta artisten babesa jaso du eta lerro hauetatik berau bultzatzen ari diren lagun guztie gure animoak helarazi nahi dizkiegu.

Kanporaketa honek agerian uzten du Israelgo egitasmoaren oinarrizko ahulezia: ezin dute ikusi palestinarrik, ez palestinarren lagunik, izan brigadistak, izan pailazoak, izan musikariak... horregatik Askapenatik BDS kanpaina bultzatzen jarraituko dugu, elkartasunez (www.pacbi.org) manifestuaren bidez.

Borroka eta elkartasuna!

Gra Palestina askatua!!!