Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeramaten ontziak tirokatu eta 16 lagun erahil ditu. Adi mobilizazioei!

Israelgo estatu terroristak beste sarraski bat burutu du. Gazara abiatzen ziren laguntza humanitarioz betetako sei ontzi tirokatu ditu. "Flotilla humanitaria" izeneko ekimen honetan 750 pertsona zeuden ontzietan. Momentuz eta informazioa guztiz argia ez bada era 16 hildako eta hamarnaka zauritu izan dira Israelgo armadaren erasoaren ondorioz.

Askapenatik gure elkartasunik gorriena adierazi nahi diegu ekintzaile hauei eta Israelgo estatuaren izaera terrorista berriz ere salatu. Estatu genozidak ekintza hauek burutzean argi utzi nahi du elkartasuna ere bere etsaitzak hartzen duela, eta horren aurrean elkartasuna areagotzea besterik ez zaigu geratzen. Beraz, sarraski honen aurrean mobilizatzera goaz.

Elkarrizketa entzun (Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Martxelo Diaz Askapenako kidea eta Koldo Sagasti Komite Internazionalistetako kidea)

Israel ataca la flotilla solidaria y mata a una quincena de activistas (gara.net)

Mobilizazioak:

  • Gaur, m-31 Donostiako Boulebard-ean arratsaldeko 19tan elkartaratzea (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)
  • Gaur, m-31 Gasteizen 19:30 korreosen elkartaratzea.(Gasteizko Palestinarekin elkartasun plataformak deitua)
  • Gaur, m-31 Bibon Europar Batasunaren bulegoen aurrean, (Gran Via) 19:00retan elkartaratzea
  • Gaur, m-31 Iruñean  Gobernu espainolaren ordezkaritzaren aurrean 19.30ean (Merinaldeen enparantza)(Gerraren aurkako plataformak deitua)
  • Asteartea, ekainak 1,  Iruñean Gaztelu Plazan 19:00retan manifestazioa (Gerraren aurkako plataformak deitua)
  • Asteartea, ekainak 1, Donostiko  Boulevardean arratsaldeko 19:30etan manifestazioa (Palestinaren aldeko Gipuzkoako Plataforma)

Gora Palesina!

Gora herrion arteko elkartasuna!

Israeli boikota!!!