Israelen aurkako boikot kanpainaren nazioarteko azken berriak

BDS movement

 

 

Santana kitarra joleak bertan behera utzi du Israelen eman behar zuen kontzertua, Gauza bera eskatu diote pacbi-tik U2 eta Bonori. Horrez gain, Tel Avivek Ikasleen Nazioarteko Filme Jaialdiari boikota egiteko deia zabaldu dute eta Danimarkako Danske Bank-ek desinbertsioa egin du eta Elbit Systems eta Africa Israel Investments konpainietan zuen inbertsioa eten du, boikot kanpainari erantzunez.

-Santana kitarra-joleak Israelen udan egin behar zuen kontzertua bertan behera utzi dute. Pacbi nazioarteko boikotaren aldeko ekimenak nabarmentzen duenez, Santanak Israelen eman behar zuen kontzertua ez da ospatuko. Plazaratu duten arrazoi ofiziala agenda arazoak izan badira ere, (horrelakoetan egiten ohi dutenez), Pacbik kontzertu honen aurka egin den kanpaina benetako arrazoia dela azpimarratzen du. Santanarengana zuzendu dira, Israelek Palestinan burutzen duen errepresioa dela eta horrelako kontzertu bat eskeintzea onargarria ez dela adieraziz, apartheidaren aldeko saioa delako. Bide batez, haurren alde lan egiten duen Milagro Fundazioko kide izanda, Israelen alde egitea ez dela ulergarria esaten diote.
-U2 eta Bonoren kontzertuaren aurkako kanpaina. U2k ere udan Israelen kontzertua eskeintzeko asmoa du. Hori dela eta, Pacbik kontzertu honen aurkako kanpaina bati ekin dio, Santanarekin egin duen bezala. Bonori gutun bat igorri diote Israelen kontzertua eskeintzea apartheidari sostengua eskeintzea dela nabarmenduz. Munduan zehar Bono-k “giza eskubideen alde egitea eta Israelen kontzertua eskeintzea ez dela jarrera zuzena” gaineratzen dute. Hori dela eta, aurreikusitako kontzertua bertan behera uztea eskatzen dute.
-Tel Aviveko Ikasleen Nazioarteko Filme Jaialdiari boikota. Ekainean Tel Aviven buruteko den zinemaldi hau boikoteatzeko deia egin du Pacbik. Jaialdi honek munduari "Israel aniztasuna, kultura eta berdintasuna bultzatzen duen herrialdea dela" erakustea du helburu nagusitzat, beraiek adierazten dutenez. Israelek Palestinako herriaren aurka burutzen duen eskubideen urraketa dela eta, helburu hori onartezintzat jotzen du Pacbik. Horregatik, zinemaldi horri boikot egiteko deia egiten du.
-Danimarkako Danske Bank bankuak Zisjordaniako kolonia sionistetan zuen inbertsioak eten ditu. Zisjordaniako kolonia sionistetan lan egiten duten Elbit Systems eta Africa Israel Investments konpainietan zuen inbertsioa eten du Danske Bankek, nazioarteko legedia urratzen dutelako. Elbit Systemsek Apartheidaren Harresia zaintzeko gailuak ekoizten du eta Africa Israel Investmentsek legez kanpoko kolonietan etxeak eraikitzen ditu. Erabaki honek Israelek Danimarkan duen enbaxadore Arthur Avonen haserrea piztu du, zergatik ez dute Saudi Arabia edo Iranen kontrako antzeko neurririk hartzen.