Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurrean Euskal Herria-Palestina Sarearen komunikatua

Estatu espainolean Israelek duen enbaxadorearen bisitaren aurrean Euskal Herria-Palestina Sareak komunikatua plazaratu du. Alon Bar, enbaxadore sionista, Gernika-Lumoko alkatearekin eta EBB-ren ordezkariekin bildu zen duela egin gutxi.

Palestina Euskal Herria Sarearen izenean, gure harridura eta haserrea adierazi nahi genuke, Israelgo enbaxadorearen bisita dela eta.

Hain zuzen ere, Alon Bar, Euskal herrian izan dugu pasa den astean, Israelgo Kanpo Arazoetako Ministerioko Kultura eta Zientzia Zuzendaritzako zuzendaria nagusia izandakoa. Sabin etxean egindako topaketaz gain, bertan Iñigo Urkullu eta Iñaki Goikoetxea EBBeko nazioarteko arduradunarekin bildu baitzen, Gernika-Lumoko udaletxean izan zen Israelgo ordezkaria, bertako alkate den Jose Mari Gorroñok (Bildu) harrera ofiziala egin ondoren.

Esan bezala harridura sorrarazi digu bisita honek eta Gernikakoa agerraldiak bereziki. Izan ere, pasa den urtean Gernikako udalak eta alkateak berak palestinarrekiko erakutsitako konpromezuaren ostean, ulergaitza egiten baitzaigu, harrera ofiziala burutzea oraingoan, egungo zapalkuntza irudikatzen duen sionismoaren ordezkariarekin, hain zuzen.

Bestetik haserrea ere sorrarazi digu, Gernikako alkateak izandako jarrera, arrazakerian, bazterkerian eta genozidioan oinarrituriko estatuaren ordezkaria udaletxean eta ofizialki onartuz.

Honegatik, ahalik eta azkarren egoera honen inguruko azalpenak jasotzeko asmoz, bilera baterako deia egin nahi genieke, Gernikako alkate eta Bilduren ordezkariekin.