Israeli boikot egitea delitua?

euskal herria palestina sarea delituaZestoan joan den larunbatean Euskal Herria Palestina eguna ospatzen ari ginela berria bolo-bolo zebilen: hainbat galiziar, katalan eta euskaldunek sinatutako gutuna "Bakearen alde, Isralen boikotaren kontra". Euskaldun sinatzaileen artean Xabier Kintana euskaltzaina, Iñaki Anasagasti pnv-tarra eta beste hainbat.
Besteak beste ohartarazten digute: "Israeleko kultura eta ekonomiaren aurkako boikota eta jatorri horretako pertsonei egindako diskriminazioak delituzko jarrera arrazistak dira, eta gure gizarteetan modu zigorgabe batean onartzen ari direnak".

Israelen dagoeneko legeak onartzen ari dira BDS (Israelen kontrako boikota, desinbertsio eta zigorren kanpaina) zigortzeko eta badirudi euskaldun, katalan eta galiziar pertsona hauek espaniar estatuari ere iradokitzen ari zaizkiola bide beretik jo dezan.
Imajinatzen Apartheidaren Sudafrika arrazista haren kontra egin zen boikot kanpaina hura kriminalizatua? Wenbley-ko kontzartu handi haiek debekatuak? Intelektual, artista, politikari, langile eta ekintzaile solidario haiek denak delitu-egile gisa aurkeztuak?
Israelek arrazakerian oinarritutako legedi oso bat du, Sudafrikak zuen bezala, Desmond Tutú-k berak berretsi du.
Israelek ukatzen die itzultzeko eskubidea 5 miloi errefuxiatu palestinarrei, eta ilegalki okupatzen du kolonia eta ejerzitoaren bidez palestinar lurra.
Israelek eginak dira 'apartheid' harresia, olibondoen suntsiketa, akuiferoen lapurreta, milaka zibilen sarraskiak...
Non dago Sudafrika eta Israelen arteko ezberdintasun delituzko hori Xabier Kintana euskaltzain urgazle edo txit goren hori? Non Iñaki Anasagasti euzkotar JELtzale hori?

Ruben Sánchez Bakaikoa, internazionalista kriminalizatua