Isunen gainetik Israeli Boikot eguna larunbatean Gasteizen
Badira zenbait urte palestinako gizarte zibilak nazioarteari deialdia egin ziola, ehunka eragilek adosturik, Israelek oinarrizko gisa eskubideak errespetatu zitzan. Beraz, Boikot Desinbertzio eta Zigorren kanpaina abiarazi zuten, hain zuzen, errefuxiatu palestinarren eskubideak bermatu, apartheid harresiarekin bukatu eta Israelen bizi diren palestinarren bizi duintasuna berma zedin.
Zentzu honetan hamaika izan dira mundu mailan, Euskal herrian eta Gasteizen presentzia sionistaren aurka egin diren ekimenak arlo ekonomikoan, kultur eta kirol arloan baita arlo akademikoan ere.
Azken urteetan, besteak beste, Tel Aviv-eko Maccabi Israelen kirol ordezkaria izan da Baskoniaren kantxan. Protesta horietan baina, isun ekonimiko nahiz bestelako errepresio bideak jasan izan ditugu BDZ kanpainarekin bat egiten dugun eragile eta norbanakoak, honela 6 ekintzaileek 18.000 euroko isunari egin diote aurre.
Guzti hau salatzeko eta isunei aurre egiteko aste honetan hainbat ekimen burutuko ditugu:
Gora palestina askatuta!
Euskal Herria Palestina sarea
Indar Baskonia