Italiako herri borrokak mintzagai Bilboko jardunaldi internazionalistetan

Datorren martxoaren 12 eta 13an Jardunaldi internazionalistak antolatu ditugu Elkartzen, Bilboko Okupazio Bulegoa, Komite Internazionalista, AHT gelditu eta Askapenak elkarlanean. Saioak Bilboko aldez zaharreko Zirika gunean eta 7 Katu Gaztetxean garatuko dira.

Jardunaldi hauetan Italiako herri borrokan pisu handia izan dute bi borroka nagusi landuko ditugu. Alde batetik etxebizitza duin bat izateko eskubidea eta borroka; eta bestetik, AHTaren aurkakoa. Horretarako, martxoaren 12an 19'30etan Zirikan izango dira "Ttotta per la casa" etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideak eta hurrengo egunean, ostirala arratsaldeko 19'00etan "No TAV" elkartelo kideak.

Biak urte luzeetan garapena eta esperientzia duten mugimenduak dira, errepresio gogorra bizi izan dutenak iruditan ikus ahal izan dugun moduan, baina inolaz ere ez dutenak italiako herri langilearen borrokarako esperitu eta grina itzali.

Esperientzia elkartruke honen ostean 7 Katu Gaztetxean afari italiarra izango dugu eta gauaz gozatzeko kontzertuak jarraian.